
Bizitza monotonoa daraman bankari batek, hilda zegoela uste zuen lagun baten deia jasotzen du, konpainia misteriotsu bat bisitatzera gonbidatuz. Erakundeak aparteko zerbait eskaintzen dio: bere bizitza hutsetik hasteko aukera, identitate berri baten pean.
John Frankenheimerren Plan diabólico (Seconds, 1966) zientzia-fikziozko thriller bat da, James Wong Howeren argazki espresionista batekin filmatua, Oscarretarako izendapena ekarri ziona. 1966ko Cannesko Zinemaldian txistua jo zioten estreinaldian, eta gaur egun hirurogeiko hamarkadako AEBetako zinema paranoikoaren lanik kezkagarrienetakotzat jotzen da.
Aurkezpena: Maui Alena
Zuzendaritza: John Frankenheimer
Gidoia: Lewis John Carlino (David Elyren eleberrian oinarritua)
Argazkilaritza: James Wong Howe (zuri-beltzean)
Musika: Jerry Goldsmith
Antzezleak: Rock Hudson, John Randolph, Salome Jens, Will Geer, Jeff Corey, Richard Anderson
Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 105 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.