
Erresuma Batuko zerbitzu sekretuak Habanan instalatutako aspiradora saltzaile britainiar bat errekrutatu zuen espioi gisa. Alabaren ikasketak ordaintzeko enkargua onartzen du, baina agente izateko bokaziorik ez duenez, Londresera bidalitako txostenak asmatuko ditu.
Nuestro hombre en La Habana (1959), Carol Reedek Graham Greeneren eleberritik eta gidoitik abiatuta zuzendua, Batistaren erregimenaren azken hilabeteetako Habanan filmatutako espioitza-komedia bat da, Kubako Iraultzaren garaipena baino hilabete batzuk lehenago, eta horrek balio dokumental erantsia ematen die hiriaren irudiei.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Valeria Ciompi, kazetaria eta idazlea
Zuzendaritza: Carol Reed
Gidoia: Graham Greene (bere eleberrian oinarritua)
Argazkilaritza: Oswald Morris (zuri-beltzean)
Musika: Frank Deniz eta Laurence Deniz
Antzezleak: Alec Guinness, Burl Ives, Maureen O'Hara, Ernie Kovacs, Noël Coward, Ralph Richardson
Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 111 min.
Sarrera doan. Aldez aurretik leihatilan jaso.

Azaroaren 4a, asteazkena, 19:00etan
PARIS. Rififí (Du rififi chez les hommes, Frantzia, 1955)
Azaroaren 11, asteazkena, 19:00etan
MEXIKO HIRIA. Los olvidados (Mexiko, 1950)
Azaroaren 25a, asteazkena, 19:00etan
BERLIN. Uno, dos, tres (One, Two, Three, Estatu Batuak, 1961)