
Dokumentalak Europa osoan sorginkeriagatik kondenatutako emakumeen jazarpena jorratzen du, Pierre de Lancre inkisidorearen liburua ardatz hartuta. Lancrek 1609an 80 pertsona zigortu zituen Euskal Herrian. Akelarre fikziozko filmeko materiala, euskal lurraldearen egungo irudiak, akelarreko irudizko eszenak eta gertakari horiek Europako sorgin-ehizaren barruan kokatzen dituzten tokiko eta nazioarteko historialarien ikerketak biltzen ditu. XV. eta XVII. mendeen artean 40.000 eta 60.000 pertsona artean hil zirela kalkulatzen da.
Marie Thiryk zuzendutako La caza de brujas en Lapurdi (2025) filmak Pierre de Lancre inkisidorearen artxiboetatik abiatuta Ipar Euskal Herriko historiaren pasarte ilunenetako bat berrikusiko du, dokumentalaren, berreraikuntzaren eta Akelarre (Pablo Agüero, 2020) fikziozko luzemetraiaren arteko elkarrizketa ezarriz.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Iker Ganuza, filmaren produktorea
Zuzendaritza: Marie Thiry
Gidoia: Marie Thiry, Hind Saih eta Flore Kosinetz
Argazkilaritza: Laurent Fénart
Musika: Pascal Gaigne
Hizkuntza: B.O espainieraz eta euskeraz
Iraupena: 88 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.