
Tony Le Stéphanois izeneko preso ohi bat espetxetik atera da bost urteko zigorra bete ondoren. Bere maitale ohia orain gangster arerio batekin dagoela jakingo du. Baliabide ekonomikorik gabe, delitu-bizitzara itzuliko da, eta konplize ohiekin bilduko da, "kolpe ezin hobea" kontu handiz planifikatzeko: Parisko bitxi-denda eskuraezin baten lapurreta.
Rififí (1955) frantziar zinema beltzaren maisulanetako bat da, Jules Dassin estatubatuarrak zuzendua, Europan erbesteratua Hollywoodeko makartismoaren zerrenda beltzean sartu ondoren. Filma ezaguna da, batez ere, bitxi-dendako lapurretaren sekuentzia nagusiagatik, hogei minutu baino gehiagoko iraupena duena, eta elkarrizketarik eta musikarik gabe filmatu zen. Lapurreten generoaren ("heist film") nahitaezko erreferentzia bihurtu zen. Dassinek zuzendari onenaren saria lortu zuen 1955eko Cannesko Zinemaldian.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Carlos Reviriego, Espainiako Filmotekako zuzendari ondokoa
Asteazkena, azaroaren 4a, 19:00etan: Manuel Hidalgo kazetariak, zikloaren komisarioak, zinemari eta hiriari buruzko solasaldi bat izango du Carlos Reviriegorekin, proiekzioaren aurretik.
Zuzendaritza: Jules Dassin
Gidoia: Jules Dassin, René Wheeler eta Auguste Le Breton (Auguste Le Breton-en eleberrian oinarritua)
Argazkilaritza: Philippe Agostini (zuri-beltzean)
Musika: Georges Auric
Antzezleak: Jean Servais, Carl Möhner, Robert Manuel, Jules Dassin (Perlo Vita), Magali Noël, Robert Hossein
Hizkuntza: B.O frantsesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 117 min.
Sarrera doan. Aldez aurretik leihatilan jaso.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Azaroaren 11, asteazkena, 19:00etan
MEXIKO HIRIA. Los olvidados (Mexiko, 1950)
Azaroaren 18a, asteazkena, 19:00etan
HABANA. Nuestro hombre en La Habana (Our Man in Havana, Erresuma Batua, 1959)
Azaroaren 25a, asteazkena, 19:00etan
BERLIN. Uno, dos, tres (One, Two, Three, Estatu Batuak, 1961)