
2001ean, Billy Beane kirol-gerenteak Oakland Athleticsentzat talde lehiakor bat osatzea lortu zuen, Liga Handietako talde gehienek baino askoz baliabide ekonomiko gutxiagorekin, kontratazio-irizpide tradizionalen ordez datuak aztertzeko metodo estatistikoak erabiliz.
Moneyball: Rompiendo las reglas (2011) Michael Lewisek beisboleko sabermetriaren iraultzari buruz idatzitako liburua egokitu du, Aaron Sorkinek berridatzitako gidoiarekin. Filmak Oscarretarako sei izendapen jaso zituen, horien artean film onenarena, aktore onenarena Brad Pittentzat eta antzeztaldeko gizonezko aktore onenarena Jonah Hillentzat.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Ángela Bernardini eta Julián Librero
Zuzendaritza: Bennett Miller
Gidoia: Aaron Sorkin eta Steven Zaillian (Michael Lewis-en liburuan oinarritua)
Argazkilaritza: Wally Pfister
Musika: Mychael Danna
Antzezleak: Brad Pitt, Jonah Hill, Philip Seymour Hoffman, Chris Pratt, Robin Wright, Arliss Howard
Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 133 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urriaren 23a, ostirala, 19:00
La teoría del todo (The Theory of Everything, Erresuma Batua, 2014)
Urriaren 30a, ostirala, 19:00etan.
Madame Curie (Radioactive, Reino Unido, 2019)
Azaroaren 13a, ostirala, 19:00etan
El gigante de hierro (The Iron Giant, Estatu Batuak, 1999)