
2050ean, Bangladesh 220 milioi biztanlera iritsiko da, eta bere lurraldearen zati handi bat urpean geratuko da. Egoera horrek 20 eta 30 milioi pertsona arteko desplazamendu behartua eragin lezake, gizateriaren historiako migrazio masibo handiena eraginez. Dokumentalak eurien areagotzeak, itsas mailaren igoerak eta berotze globalak herrialdea etengabe nola eraldatzen duten aztertzen du, bereziki bere eskualde deltaikoa, Ganges, Brahmaputra eta Meghna ibaiek osatua.
Black Water (2025) Natxo Leuza errealizadore nafarraren dokumental berria da, Bangladesheko krisi klimatikoa ardatz duena eta historiako migrazio behartu handiena bihur daitekeena. Leuza Iruñean bizi da, eta Ganges ibaiaren deltako komunitateei buruzko ingurumen-salaketa eta giza begirada uztartzen dituen lan baten gidoia eta zuzendaritza sinatzen ditu.
Aurkezpena eta elkarrizketa:
Zuzendaritza eta gidoia: Natxo Leuza
Argazkilaritza: Jokin Pascual
Musika: Mikel Salas
Hizkuntza: B.O bengaleraz eta ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 82 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urriaren 2a, ostirala, 19:00
La noche está marchándose ya (Argentina, 2025)
Urriaren 8a, osteguna, 19:30
Historias del buen valle (Espainia, 2025)
Urriaren 9a, ostirala, 19:30
Cinco cortometrajes de Víctor Erice (Espainia, 2002-2018)