
Romeok eta Julietak elkar ezagutzen dute gau batean taberna batean, eta maitemindu egiten dira. Laster hasten dira elkarrekin bizitzen, eta lehen haurra dute: Adán. Maitasunez eta alaitasunez betetako bizitza, Adani, bi urte eskasekin, minbizia diagnostikatzen diote. Minbiziaren aurkako gerraren erretratu bat da, etsipena, haserrea eta garaipen txikien ondoriozko pozak oinarri hartuta, umorez eta frenesiaz landua.
Declaración de guerra (La guerre est déclarée, 2011) Valérie Donzelli aktore eta zuzendari frantsesaren bigarren film luzea da. Jérémie Elkaimekin batera filma zuzendu eta idazteaz gain, berarekin batera, garuneko tumore bat diagnostikatu zitzaion haur baten bikotekide eta guraso gisa izandako esperientzian oinarritutako istorio batean protagonista da. Filmak 2011ko Cannesko Zinemaldiko Kritikaren Astea sail paraleloa ireki zuen, eta 2012ko Cesar Sarietarako sei izendapen jaso zituen (film, zuzendaritza, aktore, jatorrizko gidoi, muntaia eta soinu onena), baita hainbat sari ere Gijonekoa bezalako jaialdietan, non Asturias Sari Nagusia irabazi zuen.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Ana Carolina Andrade eta Biaggi Leite
Zuzendaritza: Valérie Donzelli
Gidoia: Valérie Donzelli, Jérémie Elkaïm
Argazkilaritza: Sébastien Buchmann
Musika: Pascal Mayer
Antzezleak: Valérie Donzelli, Jérémie Elkaïm, Gabriel Elkaïm, César Desseix
Hizkuntza: B.O frantsesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 96 min.
Sarrera doan. Aldez aurretik leihatilan jaso.

Urriaren 14a, asteazkena, 19:00
Arrugas (Espainia, 2011)
Urriaren 28a, asteazkena, 19:00
Viva (Espainia, 2026)