Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El viento que agita la cebada (The Wind that Shakes the Barley, Irlanda, 2006)

Urriaren 17a, larunbata
19:00

 

Irlanda, 1920. Bi anaia gerrillan lerrokatu dira Irlandaren independentzia eragozten saiatzen ari diren tropa britainiarren aurka borrokatzeko. Damienek (Cillian Murphy) bere mediku karrera utzi eta Teddy anaiarekin (Pádraic Delaney) bat egiten du askatasunaren aldeko borrokan. Hainbat porrot eta baja kopuru izugarria jasan ondoren, Gobernu Britainiarrak errebeldeekin itunak egitea erabakiko du. Baina lortutako akordioak zatiketak eragiten ditu IRAren barruan eta gatazka armatu berri eta fratrizida batean amaitzen da.

 

El viento que agita la cebada (2006) Ken Loach zinemagile britainiarraren lanik politikoenetako bat da. Irlandar independentzia gerra eta ondorengo gerra zibila erretratatzen ditu, familia baten hausturaren bidez. Paul Laverty ohiko kolaboratzailearen gidoiarekin, filmak Urrezko Palma lortu zuen 2006ko Cannesko Zinemaldian, eta Irlandako zinema garaikidearen ekoizpen sarituenetako bat bihurtu zen.

 

Aurkezpena: Cíara Beaumont O’Donovan


 

Zuzendaritza: Ken Loach

Gidoia: Paul Laverty

Argazkilaritza: Barry Ackroyd

Musika: George Fenton

Antzezleak: Cillian Murphy, Pádraic Delaney, Liam Cunningham, Orla Fitzgerald

 

Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz

Iraupena: 127 min.


Sarrera doan. Aldez aurretik Civivox Condestable webgunera edo txarteldegira eraman.

Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 3a, larunbata, 19:00 - CONDESTABLE
El prado (The Field, Irlanda, 1990)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.