
Vallbona Bartzelona inguruko auzo bat da, ibai batek, trenbideek eta autobideek isolatua. Auzo periferiko bat da, landa-mundutik hiri-mundurako igarobidea bizi duena, erdigunetik desagerrarazitako bizimoduak zainduz, eta gerraostearen ondoren iritsi ziren lehen migratzaileen etxeak eta bizitegi-hiriko bloke berriak batera bizi dira, non migrazio berria kontzentratzen den, txoko apal hori benetako herrixka global bihurtuz.
Historias del buen valle (2025) José Luis Guerínek Vallbonari buruz egiten duen erretratua da. Vallbona Bartzelonako auzo periferiko bat da, eta hainbat migrazio-belaunaldi bizi dira bertan. 2025eko Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zen, eta bertan Greenpeaceren Lurra Saria jaso zuen. Filmak Guerín azken hamarkadetako zinemagile espainiar berezienetako bat egin duen begirada dokumental eta poetikoarekin jarraitzen du.
José Luis Guerín bertan izango da.
Zuzendaritza eta gidoia: José Luis Guerín
Argazkilaritza: Alicia Almiñana
Musika: Anahit Simonian
Antzezleak: Dokumentala. Parte hartzaileak: Antonio López, Fátima Dosantos, Sonia Dosantos, Norma Coracini, Nicolás Mozos
Hizkuntza: Jatorrizko bertsio eleaniztuna, azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 122 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urriaren 2a, ostirala, 19:00
La noche está marchándose ya (Argentina, 2025)
Urriaren 9a, ostirala, 19:30
Cinco cortometrajes de Víctor Erice (Espainia, 2002-2018)
Urriaren 22a, osteguna, 19:00
Black Water (Espainia, 2025)