
Erakusketako cowboy gisa arrakasta izatearekin ametsetan, Joe Buck texastar gazte eta xaloa New Yorkera joango da, eta han gigolo gisa hasiko da lanean, Manhattango emakume helduak limurtuz. Joek laster jakingo du mundu hori ez dela imajinatzen zuen bezalakoa, baina lehenago Rico "Ratso" Rizzo ezagutuko du, maula egin nahi dion iruzurgilea.
Britainiar Olatu Berriko figuretako bat bezala aitortua izan ondoren eta Lejos del mundanal ruido (Far from the Madding Crowd, 1967) edo Darling (1965) bezalako filmak egin ondoren, John Schlesingerrek Hollywoodera behin betiko jauzia egin zuen Cowboy de medianoche filmarekin. Film hunkigarria, gogorra eta batzuetan dibertigarria da, eta bi protagonisten istorioaren bidez —Jon Voightek eta Dustin Hoffmanek bikain antzeztuak— amets amerikarra desmitifikatzen du eta hirurogeiko hamarkadaren amaierako Manhattan modu bizi eta errukigabean erretratatzen du.
Aurkezpena: Patxi Burillo eta Julio Escauriaza
Zuzendaritza: John Schlesinger
Gidoia: Waldo Salt (James Leo Herlihy-ren eleberrian oinarritua)
Argazkilaritza: Adam Holender
Musika: John Barry (Harry Nilssonen abesti nagusia)
Antzezleak: Dustin Hoffman, Jon Voight, Brenda Vaccaro, Sylvia Miles, John McGiver
Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 113 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.