
Espainia, 1931. Bigarren Errepublika aldarrikatu berrian, emakumeak diputatu hautatuak izan daitezke, baina oraindik ez dute botoa emateko eskubiderik. Clara Campoamor eta Victoria Kent dira Gorteetako lehen emakume diputatuak. Campoamorrek, emakumeen sufragioa justizia kontua dela sinetsita, kausa defendatzen du bere alderdiko kideen oposizioaren aurrean ere, emakumeen botoak eskuinaren eta Elizaren alde egingo ote duen beldurrez. Isolamendua eta traizio politikoak gorabehera, 1931ko abenduaren 1ean Campoamorrek bere helburua lortu zuen: Espainian emakumeen botoa jasotzeko eskubidea aitortzea.
Clara Campoamor, la mujer olvidada (2011) telebistarako Laura Mañák zuzendutako filma da, Clara Campoamor (1888-1972) abokatu, idazle eta politikariaren figura berreskuratzen duena. Isaias Lafuente kazetariaren izen bereko liburuan oinarritutako gidoiarekin, zintak Campoamorren borroka parlamentarioa erretratatzen du, bai eta harengatik ordaindu zuen prezio pertsonal eta politikoa ere, bere alderdiaren barruko ostrazismoa barne.
Aurkezpena: Asun Maestro
Zuzendaritza: Laura Mañá
Gidoia: Yolanda García Serrano eta Rafa Russo (Isaías Lafuenteren liburuan oinarritua)
Argazkilaritza: Sergi Gallardo
Musika: Xavier Capellas
Antzezleak: Elvira Mínguez, Antonio de la Torre, Mónica López, Jordi Sánchez, Mingo Ràfols, Joan Carreras, Pep Cruz
Hizkuntza: B.O espainieraz
Iraupena: 90 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urriaren 13a, asteartea, 19:00
Almudena (Espainia, 2025)
Urriaren 27a, asteartea, 19:00
Los mundos de Zenobia (España, 2022)