
Irlanda, 1930. Nekazari bat, kosta ahala kosta, bere familiak belaunaldiz belaunaldi landu duen lur-saila defendatzen saiatuko da. Badirudi semeak berak ere ez duela bere odol-ondarea defendatuko.
El prado (1990) Jim Sheridan irlandar zinemagilearen bigarren film luzea da, John B. Keaneren antzezlan ospetsua egokituz gidoia ere sinatzen duena. 30eko hamarkadako landa-Irlandan girotua, jabetzak eta ohoreak markatutako komunitate baten lurrarekiko atxikimendua eta ezkutuko indarkeria aztertzen ditu filmak. Richard Harrisek Oscar sarietarako bigarren izendapena lortu zuen aktore onenaren atalean, eta John Hurt, Sean Bean eta Brenda Frickerrek osatzen dute aktore zerrenda.
Aurkezpena: Julio Mazarico
Zuzendaritza eta gidoia: Jim Sheridan
Argazkilaritza: Jack Conroy
Musika: Elmer Bernstein
Antzezleak: Richard Harris, John Hurt, Sean Bean, Tom Berenger, Brenda Fricker, Sean McGinley
Hizkuntza: B.O ingelesez, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 107 min.
Sarrera doan. Aldez aurretik Civivox Condestable webgunera edo txarteldegira eraman.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Urriaren 10a, larunbata, 19:00
Los Commitments (The Commitments, Erresuma Batua, 1991)
Urriaren 17a, larunbata, 19:00
El viento que agita la cebada (The Wind that Shakes the Barley, Irlanda, 2006)
Urriaren 31, larunbata, 19:00 - CONDESTABLE
Almas en pena de Inisherin (The Banshees of Inisherin, Erresuma Batua, 2022) - CONDESTABLE