
Missing
Gerrak suntsitutako eremu batean bizi den eta bere kirol gogokoena, futbola, faltan botatzen duen haur baten istorioa aurkezten zaigu.
Uncle, give me a cigarette
Espetxe-aldaketa baten zain dagoen bitartean, Walidek eskaera bitxi bat jasoko du xuxurla misteriotsu batean...
Filma Walid Daqqaren istorioan oinarritzen da. Daqak 27 urtez iraun zuen Israelen okupazioaren kartzeletan. Filmak Daqqaren bizitzan erabakigarria den une bat kontatzen du: 12 urte baino ez dituen haur batekin topo egitea, ezohiko eskaera egiten diona: zigarro bat.
Los 18 buscados
Animazio stop motion eta elkarrizketa konbinazio baten bidez, Los 18 buscados filmak benetako istorio harrigarri bat birsortzen du: Israelgo armadaren 18 behiren jazarpena, zeinen esne-ekoizpen independentea Palestinako etxalde kolektibo batean "Israelgo Estatuaren segurtasun nazionalerako mehatxu" izendatu zuten.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Ángeles Cabria
Missing (Palestina, 2010)
Zuzendaritza: Tariq Rimawi
Hizkuntza: B.O arabieraz, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 3 min.
Uncle, give me a cigarrete (Palestina, 2023)
Zuzendaritza: Basel Nasr
Hizkuntza: B.O arabieraz, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 4 min.
Los 18 buscados (The Wanted 18, Kanada, 2014)
Zuzendaritza: Paul Cowan, Amer Shomali
Gidoia: Paul Cowan
Argazkilaritza: Germán Gutiérrez, Daniel Villeneuve (Animazioa)
Musika: Benoît Charest
Hizkuntza: B.O arabieraz, azpitituluak espainieraz
Iraupena: 75 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Irailaren 9a, asteazkena, 19:00
Free Fish + La voz de Hind
Irailaren 23a, asteazkena, 19:00
A 200 metros (200 Meters, Jordania-Palestina, 2020)
Irailaren 30a, asteazkena, 19:00
Palestina 36 (Palestine´36, Palestina, 2025)