
Free Fish
Free Fish film labur dokumental intimoa da, oso-osorik Gazan filmatua, historia hurbileko urterik hilgarrienetako batean. Filmak bi anaia jarraitzen ditu, Mohammad eta Ahmad Kaloob, setioak eta desplazamenduak bananduak, baina itsasoak elkartuak.
La voz de Hind
Ilargi Gorriko boluntarioek Gazan auto batean harrapatuta dagoen 6 urteko neskato baten premiazko deia jaso dute. Lerroan mantentzen saiatzen diren bitartean, denboraren aurka borrokatzen dute anbulantzia bat bidaltzeko erreskatatzera.
La voz de Hind (2025) Kaouther Ben Hania tunisiar zinemagileak zuzendutako thriller dramatiko bikaina da, benetako Hinden audio dokumentala operadoreen birsorkuntzarekin konbinatuz benetako istorio hau berreraikitzen duena. Lan hau bere narratibaren eragin emozional eta gizatiarragatik nabarmentzen da, eta, ondorioz, Veneziako Zinemaldian Zilarrezko Lehoia eta Donostia Zinemaldiko Perlak sailean Publikoaren Saria irabazi zituen, puntuazio errekorrarekin. Filmak berak ere Oscar sarietan Nazioarteko Film Onenaren izendapena lortu zuen, Tunisia ordezkatuz.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Diego Idoate
Free Fish (Palestina-Portugal, 2025)
Zuzendaritza: Bisan Owda
Produkzioa: Carolina Pereira
Hizkuntza: B.O arabieraz azpitituluak espainieraz
Iraupena: 22 min.
La voz de Hind (The Voice of Hind Rajab, Tunisia, 2025)
Zuzendaritza eta gidoia: Kaouther Ben Hania
Argazkilaritza: Juan Sarmiento G.
Musika: Amin Bouhafa
Antzezleak: Motaz Malhees, Saja Kilani, Amer Hlehel, Clara Khoury, Nesbat Serhan
Hizkuntza: B.O arabieraz azpitituluak espainieraz
Iraupena: 89 min.

Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Irailaren 16a, asteazkena, 19:00
Missing + Uncle, give me a cigarette + Los 18 buscados
Irailaren 23a, asteazkena, 19:00
A 200 metros (200 Meters, Jordania-Palestina, 2020)
Irailaren 30a, asteazkena, 19:00
Palestina 36 (Palestine´36, Palestina, 2025)