Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Los Cazafantasmas (Ghostbusters, AEB, 1984)

Uztailaren 30a, osteguna
22:00etan - BALUARTE

Parapsikologian adituak diren Venkman, Stantz eta Spengler doktoreei ez diete eskatutako ikerketa-bekarik ematen. Lanik gabe zeudenez, New York ektoplasmaz garbitzeko "Los Cazafantasmas" enpresa sortzea erabaki zuten. Hirian agerpen espektralak bat-batean ugaritzea deabru arriskutsu eta boteretsu baten etorreraren iragarpena izango da.
 
80ko hamarkadako arrakastarik handienetako bat da, eta gaur egun oso izenburu gurtua da. Gidoia Dan Aykroyd aktorearen ideia batetik abiatuta garatu zen, paranormalaren oso zalea zen eta mamu-ehiztariei buruzko komedia baten protagonista izan nahi zuen. Ivan Reitmanek eta Harold Ramisek gidoiarekin lagundu zioten, eta filmaren ekoizpenari ekin zioten amaiera erabaki gabe. Ghostbusters filmak Oscar sarietarako bi izendapen jaso zituen (Jatorrizko abesti onena eta Efektu bisual onenak), eta hiru izendapen Urrezko Globoetarako, Komedia onena eta Bill Murrayrentzat Komediako gizonezko aktore onena barne.
Zuzendaritza: Ivan Reitman
Gidoia: Dan Aykroyd, Harold Ramis
Argazkia: László Kovács (C)
Musika: Elmer Bernstein
Antzezleak: Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Ernie Hudson, Rick Moranis, William Atherton, Annie Potts
 
Iraupena: 107 min.
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz
Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Uztailaren 21a, asteartea, 22:00etan - BALUARTE
Frankenstein Gaztetxoa (Young Frankenstein, AEB, 1974)

Uztailaren 23a, osteguna, 22:00etan - BALUARTE
Batman (AEB, 1989)

Uztailaren 28a, asteartea, 22:00etan - BALUARTE
WALL•E (AEB, 2008)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.