Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Batman (AEB, 1989)

Uztailaren 23a, osteguna
22:00etan - BALUARTE

Gotham hiri ilun eta arriskutsua bere polizia-gorputz ustelak bakarrik babesten du. Harvey Dent barrutiko fiskalaren eta Jim Gordon polizia komisionatuaren ahaleginak gorabehera, hiria gero eta ezseguruagoa da Batman, Gaueko Jauna, agertzen den arte. Vicky Vale kazetari ospetsua, berriz, gizon-saguzarraren atzean ezkutatzen den sekretua aurkitzen saiatuko da.
 
Tim Burtonek zuzendutako 1989ko 'Batman' filmak kutsu ilun eta gotikoa hartu zuen, superheroien zineman ohikoa zenaren aurka. Michael Keaton Batman gisa aukeratu izana polemikoa izan zen arren (jarraitzaileen kexen 50.000 gutun baino gehiago sortu zituen), haren interpretazioak harrera ona izan zuen azkenean, baita goraipatua ere, Jack Nicholsonen Joker erokeria histrionikoarekin batera. Filmak Arte Zuzendaritza Onenaren Oscar saria eta Jack Nicholsonentzat Aktore Onenaren Urrezko Globorako izendapena jaso zituen.
Zuzendaria: Tim Burton
Gidoia: Sam Hamm, Warren Skaaren
Argazkia: Roger Pratt (K)
Musika: Danny Elfman
Antzezleak: Michael Keaton, Jack Nicholson, Kim Basinger, Robert Wuhl, Pat Hingle, Billy Dee Williams, Michael Gough, Jack Palance
 
Iraupena: 121 min.
Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Uztailaren 21a, asteartea, 22:00etan - BALUARTE
Frankenstein Gaztetxoa (Young Frankenstein, AEB, 1974)

Uztailaren 28a, asteartea, 22:00etan - BALUARTE
WALL•E (AEB, 2008)

Uztailaren 30a, osteguna, 22:00etan - BALUARTE
Los Cazafantasmas (Ghostbusters, AEB, 1984)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.