Fernandok, soroak zeharkatzen dituen desertore gazte batek, Manolo ezagutuko du, pintore zahar, jakintsu eta eszeptikoa, pinturatik eta mundutik erretiratua, laguntza eta aterpea eskaintzen diona. Eta, batez ere, bere adiskidetasuna. Mutilak harremanak ditu bere babeslearen lau alabekin (Rocio, Violeta, Clara eta Luz), eta ez daki oso ondo zeinekin dagoen maiteminduta.
Belle Époque 1931. urtean herri batean garatzen den endredozko komedia bat da. Espainiak Alfontso XIII .arekin monarkiaren amaiera bizi zuenean eta Bigarren Errepublika hasieran. Truebaren film onenetako bat da, eta historia egin zuen, 9 Goya sari irabazi baitzituen, tartean Film Onena, Zuzendari Onena eta Emakumezko Aktore Onena. Horrez gain, ingelesez ez den film onenaren Oscar saria eskuratu zuen, eta Oscar bat irabazi zuen bigarren film espainiarra izan zen.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Fernando Trueba, Luis Alegre eta Manuel Hidalgo