Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Se vende un tranvía + La muerte y el leñador

Ekainaren 3a, asteazkena
19:00etan

Se vende un tranvía
 
Julianek, iruzurgile porrokatuak, tranbia bat jarri nahi dio nekazari aberats eta landugabe bati, bere xalotasunaz baliatuz. 
 
Hasiera batean, Se vende un tranvía Luis García Berlanga eta Rafael Azconak idatzitako Los pícaros izeneko sail baten lehen kapitulua izan behar zuen. Hala ere, telesaila erregimen frankistaren zentsura zorrotzaren biktima izan zen, eta ez zen inoiz egin, hein handi batean tramaren puntu antiklerikalen ondorioz. Espainiar topikoz beteriko komedia ia kostunbrista honen atzean, garaiko espainiar gizartearen kritika sutsua aurkitzen dugu.
 
La muerte y el leñador
 
"El Rubio" izeneko organilogile batek bere organotxoaren manubrioa konfiskatuta ikusten du, dokumentazio guztia behar bezala ez duelako. Une horretatik aurrera, zorigaitzez betetako bidaia bat hasten da, eta, bide guztiak erabiliz, lapurtutakoaren baliokidea den pieza bat aurkitzen saiatzen da, berriro lan egin ahal izateko.
 
Las cuatro verdades film kolektiboaren segmentu bat da, Jean de La Fontaine idazlearen lau alegia egokitzen dituena, bakoitza zinemagile ezberdin batek zuzendutakoa. Hala ere, Berlangaren filmekin ohikoa zen bezala, estreinaldia kritika gogorrekin batera etorri zen, eta filmak garai hartako Espainiari buruz egiten zuen erretratu mingotsa aurpegiratzen zioten. Gainera, pelikula osoa Estatu Batuetan estreinatu zenean, Berlangak filmatutako segmentua kendu egin zuten. Filma 2021ean zaharberritu zuen Espainiako Filmategiak.
 
Aurkezpena eta elkarrizketa: Miguel Zozaya
Se vende un tranvía (Espainia, 1959)
 
Zuzendaritza: Juan Estelrich
Gidoia: Rafael Azcona, Luis García Berlanga
Argazkilaritza: Francisco Sempere (Z/B)
Musika: José Pagán, Antonio Ramírez Ángel
Antzezleak: José Luis López Vázquez, Antonio García Quijada, María Luisa Ponte, Antonio Martínez, Goyo Lebrero, Chus Lampreave
 
Hizkuntza: B.O espainieraz 
Iraupena: 29 min.
 
La muerte y el leñador (Espainia, 1963)
 
Zuzendaritza: Luis García Berlanga
Gidoia: Luis García Berlanga eta Rafael Azcona
Argazkilaritza: Francisco Sempere
Musika: Miguel Asins Arbó
Antzezleak: Hardi Krüger, Ana Casares, Manuel Alexandre, Félix Fernández, José Guardiola, Lola Gaos
 
Hizkuntza: B.O espainieraz 
Iraupena: 33 min.
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 4a, osteguna, 19:00etan
El pisito (Espainia, 1958)

Ekainaren 11, osteguna, 19:00etan
Belle Époque (Espainia, 1992)

Ekainaren 18a, osteguna, 19:00etan
La corte de Faraón (Espainia, 1985)

Ekainaren 25a, osteguna, 19:00etan
Patrimonio nacional (Espainia, 1981)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.