Moonee, 6 urteko neskatila batek eta bere lagunek Disneyworld-etik oso gertu dagoen motel txiki batean igaroko dute uda; bitartean, gurasoek eta inguruan dituzten gainerako helduek krisiaren ondorioak pairatzen dituzte oraindik.
The Florida Project AEBetako promesa handiari egindako kritika ironiko eta suntsitzailea da, eta haurrek errealitatea helduek ez bezala nola hautematen duten islatzen du. Filmak aktore profesional bakarra du, William Dafoe, Oscar eta Urrezko Globo sarietan Antzeztaldeko Aktore Onenaren proposamena jaso zuena.
Aurkezpena: Cristina Leza