Ikasle batzuk tartean sartzen dituen eskandalu batek emakume-unibertsitate batean eztanda egiten duenean, Jeonimek, artista eta irakasleak, bere osaba Sieoni, aktore eta antzerki zuzendari erretiratuari, bere departamentuko jaialdirako pieza bat zuzentzeko eskatzen dio mesede gisa. Pozarren onartzen du, leku horretan bizi izandako gaztaroko oroitzapen batek eraginda. Saiakuntzak aurrera doazela, Jeonimen lankide den Jeong irakasleak erakartzen du Sieon, eta, aldi berean, akuareletan eta errekaren ondoko goizeko ibilaldietan bere korrontearen sekretua behatzeko eta ulertzeko modu ezin hobea aurkitzen du.
En la corriente, zalantzarik gabe, Hong Sang-sooren filmetako onenetariko bat da. Film hunkigarri, gizatiar eta misteriotsu baten aurrean gaude. Matias Piñeiro zinemagilearen hitzetan, xehetasunez josita dago, eta urak aurrera egiten duen bitartean beti egongo direla margotzen jarraitzeko arrazoi berriak erakusten digu. Eta, zergatik ez, filmatzen jarraitzeko ere.
Aurkezpena: Miguel Zozaya