Romeo Aldea Transilvaniako mendiko herri txiki batean bizi den medikuak Eliza alaba hezi du, 18 urte betetzen dituenean atzerrira ikastera joateko ideiarekin. Bere planak arrakasta izan dezake: Elizak beka bat lortu du Erresuma Batuan Psikologia ikasteko. Azken azterketak baino ez ditu egin behar, baina idatzizko lehen azterketaren aurreko egunean, gertakari batek Elizaren emaitza arriskuan jartzen du. Orain, Romeok ahal duen guztia egingo du bere alabak berarentzat pentsatutako bizitza izan dezan.
Drama familiarra da, thriller politiko eta sozialaren eskeletoa duena, eta Cristian Mungiuk zuzentzen du, Errumaniako zinema-olatu berriaren erreferente nagusietako batek. Cannesko Zinemaldian Zuzendaritza Onenaren saria jaso zuen filmak, baita Film Onenaren izendapena ere.
Aurkezpena: Julio Mazarico