Amy eta Didi masaje-areto batean bizi dira eta bertan lan egiten dute Queens komunitate txinatarrean, New Yorken. Sorterritik urrun, barreak eta ametsak partekatzen dituzte familiako ardurak betetzen dituzten bitartean. Eguneroko ahalegin eta jardunaldi nekagarriak izan arren, elkarri eusten dien anaitasun sendoa osatu dute lankideekin batera. Ilargi Urte Berrian tragedia bat gertatzen denean, Amyk kontsolamendua aurkitzen du Cheungen, bere lagunaren maitale bakartian. Baina, bizirik irauteko, urrundu eta bere buruaz pentsatzen hasi beharko du.
Blue Sun Palace Constance Tsang-en lehen film luzea da. Bertan, zuzendaria hazi zen Flushing-eko (Queens auzoa, New York) bi etorkin txinatarren eguneroko bizitza aztertzen du. Filmak Canneseko Kritikaren Asteko Epaimahaiaren Saria jaso zuen.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Maialen Apodaca Ibarguren.