Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

A nuestros amores (A nous amours, Frantzia, 1983)

Urtarrilaren 23a, ostirala
19:30

Hamabost urterekin, sexua maitasuna baino errazagoa dela jakitear dago Suzanne. Bere ezkongaiari emozionalki amore eman ezinik, neska gaztea udako gau epel batean ezagutzen duen amerikar batekin oheratzen da. Bere emozioak ezkutatuz, neskak topaketak eta esperientziak kateatzen ditu, askotan bikotea aldatuz, inor maitatu gabe. Ama neurotiko batekin, aita ausente batekin eta anaia autoritario eta bortitz batekin elkarbizitza zailetik ihesi, Suzannek libreki estutzen ditu bere nahiak eta kontraesanak, maitasuna saihestuz... 
 
«Film bat egiten dudan bakoitzean bertara itzultzen naiz. Obsesio bat da. Eszenei erreparatzen diet, enkoadraketei... Film honetan bada zerbait ni liluratu eta akuilatzen nauena, oso bizirik eta, aldi berean, zehatz-mehatz eraikita dagoelako. Pialatek beti pizten du koadrotik kanpo dagoenarekiko interesa. Ikuspuntuak etengabe desbideratzen du gure arreta pertsonaiengandik. Haiengan intimitate aparta sortzen duen zerbaiten zelatan gaude beti.» (IRA SACHS)

Fermín Martínezek aurkeztua
Zuzendaritza: Maurice Pialat
Gidoia: Maurice Pialat, Arlette Langmann
Argazkilaritza: Jacques Loiseleux (C)
Musika: Henry Purcell, «The Cold Song», Klaus Nomik antzeztua
Antzezleak: Sandrine Bonnaire, Maurice Pialat, Dominique Besnehard, Evelyne Ker, Anne-Sophie Maillé, Christophe Odent, Cyr Boitard, Maïté Maillé, Pierre-Loup Rajot, Cyril Collard, Nathalie Gureghian
 
Iraupena: 99 min.
Hizkuntza: B.O frantsesez, azpitituluak espainieraz 
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 9a, ostirala, 19:30etan.
La infancia desnuda (L''Enfance nue, Frantzia, 1968)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.