Jean eta Catherine duela sei urtetik maitaleak dira. Jeanek ez du inoiz dibortziatu nahi izan eta emaztearekin bizitzen jarraitzen du. Catherine gurasoekin bizi da. Egunero ikusten dira hoteletan eta autoetan, oporretan eta asteburuetan. Elkar maite, eztabaidatu, borrokatu eta gero adiskidetu egiten dira. Egun batean, Catherinek harremana haustea erabakitzen du.
«Nosotros no embejeceremos juntos» (Gu ez gara elkarrekin zahartuko) inoiz ikusi dudan «maitasun-istorio» (edo hala ezagutzen duguna) gaiztoena. Nire ustetan, beldurrezko film gisa sailkatua beharko luke, amodioaren idealizazioa praktikan jartzearen frogapean jartzen duen beldurrezko film bikaina. Filmak gure amets zaharrak gogoratzea aukeratzen dugun moduan dagoen amesgaiztoaz hitz egiten du... Denok bizi izan dugu harreman sentimentalen bat, hala nola Jean eta Catherinerena, zentzurik gabeko istorio bat, eta, hala ere, behin eta berriz itzultzen gara, beste aukerarik ez balego bezala». (JOSH SAFDIE)
Vanina Vázquezek aurkeztua