Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Nosotros no envejeceremos juntos (Nous ne vieillirons pas ensemble, Frantzia, 1972)

Urtarrilaren 16a, ostirala
19:30

Jean eta Catherine duela sei urtetik maitaleak dira. Jeanek ez du inoiz dibortziatu nahi izan eta emaztearekin bizitzen jarraitzen du. Catherine gurasoekin bizi da. Egunero ikusten dira hoteletan eta autoetan, oporretan eta asteburuetan. Elkar maite, eztabaidatu, borrokatu eta gero adiskidetu egiten dira. Egun batean, Catherinek harremana haustea erabakitzen du.
 
«Nosotros no embejeceremos juntos» (Gu ez gara elkarrekin zahartuko) inoiz ikusi dudan «maitasun-istorio» (edo hala ezagutzen duguna) gaiztoena. Nire ustetan, beldurrezko film gisa sailkatua beharko luke, amodioaren idealizazioa praktikan jartzearen frogapean jartzen duen beldurrezko film bikaina. Filmak gure amets zaharrak gogoratzea aukeratzen dugun moduan dagoen amesgaiztoaz hitz egiten du... Denok bizi izan dugu harreman sentimentalen bat, hala nola Jean eta Catherinerena, zentzurik gabeko istorio bat, eta, hala ere, behin eta berriz itzultzen gara, beste aukerarik ez balego bezala». (JOSH SAFDIE)
 
Vanina Vázquezek aurkeztua

Zuzendaritza eta gidoia: Maurice Pialat
Argazkilaritza: Luciano Tovoli (C)
Musika: Jean-Claude Vannier 
Antzezleak: Marlène Jobert, Jean Yanne, Macha Méril, Christine Fabréga, Jacques Galland, Muse Dalbray, Harry-Max, Maurice Risch, Patricia Pierangeli
Iraupena: 110 min.
Hizkuntza: J.B frantsesez, azpitituluak espainieraz 
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 9a, ostirala, 19:30etan.
La infancia desnuda (L''Enfance nue, Frantzia, 1968)

Urtarrilaren 23a, ostirala, 19:30
A nuestros amores (A nous amours, Frantzia, 1983)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.