François, hamar urtekoa, administrazio publikoaren tutoretzapeko haurra da. Hainbeste istilutan sartzen da, ezen bizitza familiatik familiara pasatzen duen. Azkenean, bikote zahar baten etxean lurreratzen da, Thierrytarren etxean, dagoeneko Raoul, beste ume bat harreran dutela. «Amona» eta «aitonarekin» batera, familia berri eta abegikor bat aurkituko du.
«Dokumentu paregabe baten aurrean gaude, momentuan filmatuta dagoena, inprobisatuta, baina, aitzitik, oso landuta. Deigarria egiten zait Pialatek eszenak "hartzeko" modua, beste zinemagile batzuek "uzten" dituzten bitartean; hau da, eszena bakoitza bere puntu gorenean hartzen du eta harantzago jazartzen du. Gero, denbora hilik gabe elkartzen dituenean, dinamita hutsa da, psikologismoetan erortzen ez den eta eszena bakoitza emozio bortitz eta lehor batez bustitzen duen energia-bloke bat». (CATHERINE CORSINI).
Miguel Zozayak aurkeztua