1894lo otsaila. Kanpoan haizeak jotzen duen bitartean, Mauleko gela apal batean, Zaraitzuko espartin gazte talde bat eztabaidan ari da. Gauzak gaizki doaz, zenbait ez daude bertan irauteko prest. Ezin dute. Baina otsaila da, eta etxera, Nafarrora, itzultzeko Pirinioak zeharkatu behar dira. Oso bidaia arriskutsua da. Zenbat egongo lirateke prest?
Film labur honek Generazinema laguntzak izan ditu.
Mugak kontrabandoari buruzko film labur dokumentala da, protagonistek kontatua: haien esperientziak, gogoetak eta bizitzak. Bortzirietako, Baztango edo Ultzamako muga-ibarretako gizon-emakumeek kontrabandoa nola burutu zen eta nola bizi izan zuten kontatzen dute. Mugez, gerraz, familiaren memoriaz, sekretuez, entzuteaz eta errespetatzeaz hitz egiten dute. Istorio pertsonalak izanik, komunak eta partekatuak dira.
Ultzama, Baztan edo Akitania Berriko haranetan mugez eta gerraz, familiaren memoriaz, inguruaz, entzuteaz eta errespetatzeaz hitz egiten dute. Historiaren zati bat, komuna eta partekatua, lehen pertsonan bizi izan zutenen kontakizun intimo, hurbil eta errealetatik kontatua.
Film labur honek Generazinema laguntzak izan ditu .
Aurkezpena eta elkarrizketa Lucía Ezker eta Itsaso Etxeberriarekin