Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Sospechosos habituales (The Usual Suspects, EEUU, 1995)

Urtarrilaren 21a, asteazkena
20:15etan - BALUARTE

Dave Kujan (Chazz Palminteri), Ameriketako Estatu Batuetako aduanetako zerbitzuko agente berezi bat, Los Ángelesko San Pedro portuan itsasontzi batek izandako sutearen arrazoiak ikertzen ari da. Suteak 27 hildako eragin ditu, nahiz eta badirudien denak erail egin dituztela.  Kujanen informazio-iturri bakarra Roger Kint da (Kevin Spacey), sutetik bizirik atera den iruzurgile elbarri bat. Polizia-etxean, Kintek kontatuko du dena sei aste lehenago hasi zela, New Yorken, bost gaizkile, bost “ohiko susmagarri”, atxilotu zituztenean arma-kamioi baten lapurretarekin lotutako taldeko identifikazio-saio baterako...
 
Film hau mugarria izan zen 1990eko hamarkadako zineman: bere bilbe korapilatsuak, pertsonaia kaleidoskopikoek eta zuzendariaren balentriak ikus-entzulea harrapatzen duen trama bat eratzen dute. Irtenbide harrigarria duen buru-hausgarria etengabe eta modu etsian berreraikitzen saiatuko da ikus-entzulea. Gidoi konplexu honek Oscar saria jaso zuen, eta Kevin Spacey aparta batek aitortza jaso zuen lehiaketa ugaritan, Oscar sarietan barne.
Zuzendaria: Bryan Singer
Gidoia: Christopher McQuarrie 
Argazkiak: Newton Thomas Sigel (koloretan)
Musika: John Ottman
Antzezleak: Chazz Palminteri, Kevin Spacey, Gabriel Byrne, Benicio del Toro, Stephen Baldwin, Pete Postlethwaite, Kevin Pollak
 
Iraupena: 105 minutu
Hizkuntza: J.B. ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 19a, astelehena, 20:15etan - BALUARTE
Arsénico por compasión (Arsenic and Old Lace, AEB, 1944)

Urtarrilaren 20a, asteartea, 20:15etan
Falso culpable (The Wrong Man, AEB, 1956)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.