Lehiaketa honen helburua da gazteen artean sormena eta adierazpen artistikoa sustatzea ikus-entzunezkoen bidez, jatorrizko eta kalitate handiko film laburrak eginez.
Saio honetan Nafarroako Filmotekak eta Gazte Txartelak antolatutako Film Laburren II. Lehiaketan saritutako film laburren sariak banatuko dira eta film labur irabazleak proiektatuko dira.
Honako sari hauek emango dira:
• Film Labur Onenaren Lehen Saria: 600€
• Film Labur Onenaren Bigarren Saria: 400€
• Nafarroako Film Labur Onenaren Saria: 350€
• Interpretazio Onenaren Saria: 300€
• Argazki Onenaren Saria: 300€
• Jatorrizko Musika Onenaren Saria: 300€
Gala aurkeztu eta dinamizatuko dute Mario Aranegi magoak eta Iruñeko Gazte Orkestra