Bere soinu artxiboaren bidez eta Euskal Herriko kultura, gizarte eta politika bizitzan erreferentzia diren pertsonei egindako elkarrizketen bidez Eguzki Irratiaren 40 urte baino gehiagoko historia kontatzen du dokumentalak. Eguzki Irratiak hasieratik jarraitu duen ildoa marrazten da, herri mugimenduei laguntzekoa, askatasunean adierazi behar duen gizarte anitz eta multikulturalaren bozgorailu izatekoa. Iruñearen historia da, herri mugimenduena, aktibismoarena, eguzki Irratiko mikrofonoen soinu bandarekin.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Pablo Calatayud, dokumentalaren zuzendaria