Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

En el balcón vacío (Mexiko, 1961) - TAFALLA

Azaroaren 19a, asteazkena
19:00etan

Gabriela aspaldi bizi da Mexikon. Handik, Gerra Zibilean izan zuen haurtzaroa gogoratzen du, bere gogora bueltatzen diren eszena zehatzetan oinarrituz: Gerra, aitaren fusilamendua eta ondoren Frantziara joatea, Mexikora iristea. Filma memoriaren, errealitatearen eta irudimenaren arteko jolasa da, eta protagonistak bere iragana berreraikitzen du.
 
Elías Querejeta Zine Eskolak En el balcón vacío (Jomi Garcia Ascot, 1962) pelikula  zaharberritu du, erbeste errepublikarrean egindako filmik esanguratsuenetako bat eta Mexikon bizi diren erbesteratuak ordezkatzen dituen bakarra, Franco oraindik boterean zegoela ekoitzia. Mexikoko UNAM filmotekan gordetako materialetatik abiatuta EQZEn egindako zaharberritze-lana Espainiako, Frantziako, Mexikoko eta Suitzako artxiboetan egindako ikerketa-lan zorrotzari jarraitu egin da.Proiektua Luis Alberto Juárez Pineda EQZEko Artxibo Zinematografikoen Masterreko ikaslearen master amaierako lanetik abiatzen da. Lan garrantzitsu hau, En el balcón vacio, berreskuratu ahal izan da Nafarroako Gobernuaren laguntzari esker, UNAM filmotekaren eta Diego Garcia Elío, Jomi Garcia Ascot eta Maria Luisa Elíoren semearen lankidetzari esker.
 
Aurkezpena eta solasaldia: Luis Alberto Juárez
 Zuzendaria: Jomí García Ascot
Gidoia: María Luisa Elío, Jomí García Ascot, Emilio García Riera
Argazkilaritza: José Torres
Interpreteak: Nuri Pereña, María Luisa Elío, Conchita Genovés, Belina García
 
Iraupena: 56 min
Hizkuntza:  J.B. gaztelaniaz
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 12a, ostirala, 19:00etan
Zinzindurrunkarratz - AURITZ

Urriaren 20a, astelehena, 19:00etan
El fantasma de la Opera - ALTSASU

Urriaren 22a, asteazkena, 19:00etan
Todos lo sabían (Espainia, 2025) - TAFALLA

Urriaren 22a, asteazkena, 19:30etan
212 mountains - LIZARRA

Urriaren 24a, ostirala, 19:00etan
Dardara - AURITZ

Azaroaren 17a, astelehena, 19:00etan - IORTIA KULTUR GUNEA
Gattaca (AEB, 1997) - ALTSASU

Azaroaren 21a, ostirala, 19:00etan
Gattaca (AEB, 1997) - AURITZ

Abenduaren 10a, asteazkena, 19:00etan - TAFALLAKO KULTURGUNEAN
Nafarroa Shortzinema 2025 - TAFALLA

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.