Ana, Europa erdialdeko herrialde bateko printzesa, bere benetako betebeharren aurka oldartuko da, eta Erroma bere kasa bisitatzea erabakiko du. Han Joe Bradley ezagutuko du, esklusiba baten bila dabilen kazetari amerikar bat. Bere benetako nortasuna ezagutzen ez duelako itxurak egiten ditu, eta planak porrot egiten du neskaz maitemintzean.
Vacaciones en Roma komedia erromantikoa da, eta Betiko Hiriko kaleetan kokatzen gaitu. Hepburnen lehen lan handia izan zen, bere ibilbide zinematografikoa bultzatuko zuena, eta Emakumezko Aktore Onenaren Oscar saria jaso zuen. Honetaz gain, filmak beste bi Oscar sari irabazi zituen: Zuri-beltzeko film baterako jantzirik onenarena eta Argumentu original onenarena.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Carlos Marañón (Cinemanía” aldizkariko zuzendaria. Idazlea eta Zinema-kritikaria).