Viena, 1949. Hiria Bigarren Mundu Gerrako lu potentzia garaileen indar militarren kontrolpean dago. Holly Martins idazle amerikar kaskarra, Vienara joango da Harry Lime bisitatzera, lana agindu dion haurtzaroko laguna. Heltzean, Lime trafiko istripu arraro batean hil dela jakingo du eta gertatutakoa ikertzea erabakiko du.
Graham Greene idazlearen eleberrian oinarrituta, El tercer hombre britainiar zinema beltzeko film handienetako bat da. Protagonista nagusia gerraren ondoren okupatu eta suntsitutako Viena da, urritasuna, pobrezia eta gosea nagusi diren hiria. Filmak Oscarretarako hiru izendapen jaso zituen eta Zuri-beltzeko Argazki onenaren Saria eskuratu zuen. Gainera, Cannesko Zinemaldiko Sari Nagusia eta BAFTA sarietan Britainiar Film Onenaren saria jaso zituen.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Agustín Sánchez Vidal (Zaragozako Unibertsitateko Zinemaren Historia katedraduna. Zinema eta beste gai batzuetako gidoilaria eta saiakeragilea. Eleberrigilea.)