Goizeko ordu bata da New Yorken. Itzalen babespean, bi gizonek Jean Dexter modeloa hotz-hotzean hilko dute. Daniel Muldoon hilketa-tenienteak eta Jimmy Halloran detektibe gazteak beren gain hartuko dute kasua. Hiriaren bihotzak taupadaka jarraituko du.
La ciudad desnuda zinema beltzaren klasiko bat da eta Hollywoodeko Jules Dassinen lanik onenetakoa. New Yorkeko kaleetan filmatuta, pelikulak hiriaren 40ko hamarkadako arima erakusten du, hiri baten pultsua. Bi Oscar sari lortu zituen, bata Muntaketa Onenari eta beste Zuri-beltzeko Argazki Onenari, eta 2007tik Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko Zinemaren Erregistro Nazionalean babestuta dago, duen garrantzi kultural eta historikoagatik.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Manuel Hidalgo eta Ángeles González Sinde
Saio honen aurretik, zuzendari, gidoilari eta Kultura ministro ohi Ángeles González Sinderen eta Manuel Hidalgo idazlearen arteko elkarrizketa izango da, Hiria zinema klasikoan zikloaren inguruan.