Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

NUEVA YORK. La ciudad desnuda. (Naked City, AEB, 1948)

Azaroaren 5a, asteazkena
19:00etan

Goizeko ordu bata da New Yorken. Itzalen babespean, bi gizonek Jean Dexter modeloa hotz-hotzean  hilko dute. Daniel Muldoon hilketa-tenienteak eta Jimmy  Halloran detektibe gazteak beren gain hartuko dute kasua. Hiriaren bihotzak taupadaka jarraituko du.
 
La ciudad desnuda zinema beltzaren klasiko bat da eta Hollywoodeko Jules Dassinen lanik onenetakoa. New Yorkeko kaleetan filmatuta, pelikulak hiriaren 40ko hamarkadako arima erakusten du, hiri baten pultsua. Bi Oscar sari lortu zituen, bata Muntaketa Onenari eta beste Zuri-beltzeko Argazki Onenari, eta 2007tik Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiko Zinemaren Erregistro Nazionalean babestuta dago, duen garrantzi kultural eta historikoagatik.
 
Aurkezpena eta elkarrizketa: Manuel Hidalgo eta Ángeles González Sinde 
 
Saio honen aurretik, zuzendari, gidoilari eta Kultura ministro ohi Ángeles González Sinderen eta Manuel Hidalgo idazlearen arteko elkarrizketa izango da, Hiria zinema klasikoan  zikloaren inguruan.

Zuzendaria: Jules Dassin
Gidoilariak: Albert Maltz, Malvin Wald
Argazkilaritza: William H. Daniels (Z/B)
Musika: Miklós Rózsa, Frank Skinner 
Interpreteak: Barry Fitzgerald, Howard Duff, Dorothy Hart, Don Taylor, Frank Conroy, Ted de Corsia
 
Iraupena: 91 min
Hizkuntza:  J.B. ingelesez; azpitituluak gaztelaniaz
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Azaroaren 12a, asteazkena, 19:00etan.
VIENA. El tercer hombre. (The Third Man, EEBB, 1949)

Azaroaren 19a, asteazkena, 19:00etan
ROMA. Vacaciones en Roma. (Roman Holiday, AEB, 1953)

Azaroaren 26a, asteazkena, 19:00etan
SAN FRANCISCO. Vértigo. (Vertigo, AEB, 1958)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.