Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El incinerador de cadáveres (Spalovač mrtvol, Txekoslovakia, 1968)

Urriaren 29a, asteazkena
19:30etan

Errausketa-labeko zuzendariak, burutik jota, uste du errausketak garbitu eta arindu egiten  duela lurreko sufrimendua. Agintarien laguntzarekin, betiko atsedena merezi duten  pertsonak hiltzea erabakiko du.
Juraj Herz (1934 – 2018), batez ere, beldurrezko zineman egindako lanarengatik da ezaguna, Txekoslovakiako gainerako zuzendariek komunismoaren garaian oso gutxi erabiltzen zuten generoa. Herzek ospea lortu zuen Ladislav Fuksen eleberri batean oinarritutako El incinerador de cadáveres (1968) filmarekin. 1972an, film, aktore eta argazkilaritza onenaren saria irabazi zuen Sitgeseko Zinemaldian. Zentsore komunistek debekatu egin  zuten estreinatu ondoren, eta, beraz, ez zen Txekoslovakian berriro ikusi 1989ko Belusezko Iraultza pasa arte. Hala ere, nazioartean ospe handia lortu zuen eta kultu-filma bihurtu zen.
 
Aurkezlea: Manu Zapata

Zuzendaria: Juraj Herz 
Gidoia: Ladislav Fuks, Juraj Herz 
Argazkilaritza: Stanislav Milota (B/N)
Musika: Zdeněk Liška 
Interpreteak: Rudolf Hrušínský, Vlasta Chramostová, Jana Stehnová, Miloš Vognič, Ilja Prachař, Zora Božinová
 
Iraupena: 100 min
Hizkuntza: J.B. txekieraz eta hebreeraz; azpitituluak gaztelaniaz
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 8a, asteazkena, 19:30etan
Un día, un gato (Až přijde kocour, Txekoslovakia, 1963)

Urriaren 22a, asteazkena, 19:30etan
Carruaje a Viena (Kočár do Vídně, Txekoslovakia, 1966)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.