1939ko irailean, “Mare Nostrum” merkantzia-ontzi espainiarra, Ulises Ferragut buru zuela, Napoliko portuan sartu zen zuen matxura konpontzeko. Ponpeian paseatzen ari dela, Freyra, emakume misteriotsu eta ederra, ezagutuko du. Momentuan neskaz maiteminduko da, III. Reicheko espioia dela jakin gabe. Baina beranduegi da, egoeraren kontrola galduta, bere sarean eroriko da.
Idazle Zinematografikoen Zirkuluko Dominen 4. Edizioan, filmak zuzendari onenaren eta aktore nagusi onenaren sariak jaso zituen.
Nafarroako Filmotekak Antonio Abad Ojuel nafar gidoilariari eskaintzen dion liburuaren argitalpena dela eta, Mare Nostrum programa antolatu du Filmotekak.
Aurkezlea: Miguel Zozaya (liburuaren egilea)