2022ko udaberrian, Masha Errusia uzteko prestatzen ari da, bere jaioterria, aldatu dena. Bapatean, ustekabeko hainbeste agur gertatzen dira: ama minbiziak jota hiltzen da, mutil-lagunak derrigorrezko soldadutzatik ihes egiten du eta dena erortzen da, baita bera ere. Masharen minari aurre egiteko modua dena kamera batekin grabatzea da. Bere haserreak tokiko eszena alternatiboa barneratzera bultzatzen du, errusiar gazteentzat ihesbide bihurtu dena. Zatien kaleidoskopio honek, garaiko espiritua ez ezik, zuzendariaren nortasuna ere harrapatzen du, ezegonkortasun orokorreko testuinguru batean amiltzen baita.
2024an The Shards-ek DocLisboa jaialdian Film Onenaren Saria eskuratu zuen eta ibilbide oparoa izan zuen nazioarteko hainbat jaialditan.
Teresa Moralesek aurkezten du