Estatu Batuak, Depresio Handia. Cecilia New Jerseyn zerbitzari lanetan ari den bitartean, senarra alfer egiten ari da. Bere dibertimendu bakarra zinema da, behin eta berriz joaten da bertara errealitate gogorrari ihes egin eta xanpaina, gaueko jantziak eta jai dotoreak dituen mundu batekin amets egitera. Gau batean, "La rosa purpura de El Cairo" bere pelikula kutunaren protagonistak pantaila zeharkatuko du Cecilia ezagutzeko.
Ekainean “Publikoaren eskariz” hautaketaren film irabazlea.
Canneseko Zinemaldian, Urrezko Palma eskuratzeko lehian aritzeko hautatu zuten filma. Woody Allenek jatorrizko gidoi onenaren saria jaso zuen, National Society of Film Critics eta New York Film Critics Circle-en eskutik. Gainera, gidoia Oscar sarietarako izendatu zuten, jatorrizko gidoi onenaren atalean, 1986an. Filmak BAFTA sarietarako izendapena ere lortu zuen, bereziki Mia Farrow-en lanagatik nabarmenduz.
Alberto Cañadak aurkezten du
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.
Irailaren 3a, asteazkena, 19:00
Respect (AEB, 2021)
Irailaren 9a, asteartea, 19:30
Las siete ocasiones (Seven Chances, AEB, 1925)