Kantauri itsasoaren sakonean barrena bidaia poetiko batean murgiltzen gaituen dokumentala da, bere edertasuna, indarra eta gizakiaren eta itsasoaren arteko harremana aztertuz. Kostaldeko uretatik hasi eta 20 kilometroko sakoneraraino, euskal kulturaren jatorria osatzen duten fauna eta flora ezagutuko ditugu eta , bidenabar, gozatzera, zaintzera eta babestera gonbidatzen gaitu. Filmak urpeko irudiak eta Kantauriko itsas ekosistemaren aberastasun eta hauskortasunari buruz jendea sentsibilizatzea helburu duen narratiba uztartzen ditu.
Aurkezlea Marian Gerrikabeitia, directora de la película