Writing Poems at the End of the World
Honako hau filmatutako poemez egindako filma da. Berdin bideo-edo argazki-zatiak, pantailako inskripzioak edo off-eko ahotsa, hilobi baten ondoan kantatzen duten gizonak al ala itzaltzen den mugikorraren pantaila izatea. Denak bere tokia aurkituko du, denak sor dezake emozio bat. Irudi iheskorrak agertzen eta desagertzen ikusten ditugu. Bere kausa ezagutzen ez dugun soinu erritmikoa entzuten dugu. Film bat erakusten digun horretaz betetzen edo husten den galde diezaiokegu geure buruari. Pentsa dezakegu, halaber, ikusi eta entzun ditugun poemak petalo lehorrak bezalakoak direla, garai batean bizirik egon zena forma hauskorrean gordetzen dutenak. Eta hemen gaudela gu, ikusleok, gal ez daitezen. Kontu handiz, jasotzeko.
La limace et l’escargot
Hirurogei urtetako bi herrenen elkartze liluragarria. Ibiltzeko zailtasunak dituzten hirurogei urtekoen arteko ustekabeko topaketa aurkeztuko du filmak. Ustekabean talka egin ondoren, harreman bat sortuko da haien artean , Parisko kafe bateko terrazan garatuko dena.