Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La pequeña vendedora de sol

Maiatzaren 22a, osteguna
19:30ean

Dakarrean, egunkarien salmenta ibiltaria beti izan da mutilen jarduera bat, baina goiz batean esklusibotasun hau zalantzan jartzen du Silik, makulu batzuen laguntzaz kalean bizi den neskato txiki batek. Silik mutilek egunkariak saltzen dituzten leku berean eskatzen du eta horregatik eraso egiten diote eta asfaltora botatzen dute. Hortik aurrera, bere erabakia hartua du: egunkariak salduko ditu, mundu guztiak bezala.
 
2019an Waka Filmsek zaharberritu zuen, Institut Français, Cinémathèque eta CNC erakundeen laguntzarekin. Eguzki-saltzaile txikia, zuzendariaren hitzetan, "kaleko haurren kemenari egindako ereserkia" da, eta omenaldi argia Senegali eta bere protagonistari, ezbeharrak gorabehera inguruan duen jendearen alaitasunerako, irribarreerako eta defentsarako lekua aurkitzeko gai den neskatoari, Dakarreko kaleetan saltzen duen eguzki hori bezala distiratuz.
 
Aurkezlea: Sara Hernández Askasibar
Zuzendaritza eta gidoia: Djibril Diop Mambéty
Musika: Wasis Diop
Argazkiak: Jacques Besse
Antzezleak: Lissa Balera, Aminata Fall, Tayerou M 'Baye
 
Hizkuntza: V.O.S.E.
Iraupena: 45 min.
Volver
Abonuak erosi
Informazio erabilgarria

Prezioa:

  • Sarrera:
    • 3€ (orokorra)
    • 1€ (Nafarroako filmoteca)
    • 2€ (Carnet Joven y estudiantes EOIP)
  • 10 emanaldirako abonoa: 20€

Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.


Sarreren salmenta:

  • AURRETIK EROSITA: Leihatilan edo webgunean (saioa hasi baino ordu-erdi lehenagora arte).
  • EGUNEAN BERTAN: Saio bakoitzerako, 45 minutu lehenago irekiko da leihatila.
  • TELEFONOZ: 679 968 580

Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.

Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.

Iruñeko Hizkuntza Eskola OfizialaFilmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.

Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.



Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.