1984an, Tasio filmak harritu egin zituen Donostiako zinema jaialdiko kritikariak. Montxo Armendárizen lehen film luzeak Zilarrezko Maskorra lortu zuen, eta Espainiako egunkari guztietan kritika on ugari jaso zituen. Elías Querejeta ekoizlearen eskutik, zinema nafarraren zuzendari honek Lizarra inguruko ikazkin apal baten istorioa fikziora eramatea lortu zuen.
Hiru urte lehenago, Armendárizek Carboneros de Navarra film labur dokumentala zuzendu zuen, benetako Tasio oinarri hartuta, hau da, Anastasio Ochoa. Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeak finantzatuta zegoen film horretan, desagertzear zeuden ogibidea eta bizitzeko modua jaso ziren. Hortik sortu zitzaion film luzearen lehen proiektua egiteko ideia. Ideia horrekin Espainiako zenbait ekoiztetxetara jo zuen, baina ez zuen arrakastarik izan. Baina Elías Querejetak zuzendari gaztearen aldeko apustua egin zuen, eta proiektu hartan luxuzko taldea sartu zuen, hala nola José Luis Alcaine argazki-zuzendaritzan, Ángel Illarramendi konpositorea, Gerardo Vera arte-zuzendaritzan eta Pablo del Amo muntaketan. Talde artistikoan, Patxi Bisquertek askatasuna galdu nahi ez zuen gizon tematiaren rola interpretatu zuen.
40 urte geroago, Filmotekak filma gogorarazi nahi du, Nafarroako zinemaren historian mugarria izan zen eta.