Aditu zientifikoek eta ospetsu aktibistek erakusten dute lurra gakoa izan daitekeela klima-aldaketari aurre egiteko eta planeta zaintzeko.
Gero eta muturrekoagoak diren fenomeno meteorologikoak, hala nola Filomena edo Gloria denboraleak, gure planetak aldaketa klimatikoaren erruz aspaldidanik duen atzerako kontaketaren abisu bat baino ez dira. Izan ere, aditu askok ohartarazi dute, dagoeneko jarduten ez badugu, itzulerarik gabeko puntu batean sartuko garela. Puntu horretan, batez besteko tenperaturaren igoerak –eta horrekin batera, itsas maiaren igoerak, lehorteek edo uholdeek- kalte itzulezinak eragingo dizkio Lurrari.
Mezua katastrofista izan daiteke baina, aldi berean , itxaropenerako arrazoiak ere badaude: berotze globalari aurre egiteko baliabideak, ezagutza eta teknologia ditugu. Ausardia eta borondate politikoa baino ez dira behar puntu honetara eraman gaituen sistema hausteko eta gauzak beste era batera egiten hasteko.
ADItech-ek Edurne Baroja CSICeko ikertzailearekin solasaldia aurkeztu du Agrobioteknologia Institutuan, I+G+Bko Nafarroako Sistemaren erakundean - SINA.
Besa la tierra: agricultura regenerativa (Kiss The Ground, AEB, 2020)
Zuzendaria: Joshua Tickell, Rebecca Harrell Tickell.
Gidoia: Johnny O'Hara, Joshua Tickell, Rebecca Harrell Tickell
Argazkilaritza: Simon Balderas (K)
Musika: Ryan Demaree
Interpreteak: Patricia Arquette, Tom Brady, Gisele Bündchen, Woody Harrelson, Ian Somerhalder.
Iraupena: 84 minutu.
Hizkuntza: J.B. ingelesez; azpitituluak gazteleraz.
Prezioa:
Ordaintzeak ez du ziurtatzen saiotarako sarrerak erreserbatu direnik. Sarrerak jasotzeko eskubidea ematen du, saio horretarako eskuragarriak badaude, behinik behin.
Sarreren salmenta:
Saioa hasi ondoren ez dituzte sarrera gehiago salduko eta ezin izango da aretoan sartu.
Bizikidetza eta higienea zaintze aldera, emanaldi aretoan ezin da ez jan, ez edan.
Filmeak jatorrizko bertsioan proiektatzen dira. Nafarroako Filmotekak IHEO delakoarekin hitzamen bat du ikasleak emanaldietan sar daitezen erraztu asmoz.
Nafarroako Liburutegiaren eta Filmotekaren eraikina
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 - Iruña (Nafarroa)
Tel. +34 848 424 759
4 eta 12 autobus-lineak.