Manoel de Oliveiraren film autobiografikoa, konfesio-tonuan. Hori dela eta, errealizadoreak bera hil arte argitaragabe mantentzea erabaki zuen. Film horretan, Portoko familia-etxeak lau hamarkadatan izan zuen garrantzia kontatzen da.
Etxe batek harreman estua du, pertsonala, non sustraiak dauden. Nire eskariz, Agustina Bessa-Luisek oso testu polita egin zuen, Visita izenekoa. Eta nik etxeari eta nire bizitzari buruzko gogoeta batzuk gehitu nizkion (Manoel de Oliveira).
Aurkezlea: Lucía Salas.
Visita o recuerdos y confesiones (Visita ou Memorias e Cinfissôes, Portugal, 1982)
Zuzendaria: Manoel de Oliveira
Gidoia: Manoel de Oliveira, Agustina Bessa-Luis
Argazkilaritza: Elso Roque (K)
Musika: Beethovenen pianorako kontzertua 4.
Parte hartzaileak: Manoel de Oliveira, Maria Isabel de Oliveira, Diogo Doria, Teresa Madruga, Urbano Tavares Rodrigues
Dokumentala
Iraupena: 67 m.
Hizkuntza: J.B. portugesez, azpitituluak gazteleraz
Maiatzaren 12a, osteguna, 19:30 o.
El extraño caso de Angélica
Maiatzaren 19a, osteguna, 19:00 o.
Ateneoak aurkezten du... Francisca