Manoel de Oliveiraren azkenaurreko film luzea. Oraingoan, mamuen film batekin dibertituko da. Argazkilari batek bidaia harrigarri bati ekingo dio, hotel bateko jabeen alaba hilik azaldu ondoren. Herioaren etorrera hurbil dagoela dakien nostalgian erori gabe, zuzendariak bidaia magiko batera gonbidatzen gaitu. Bidaia horretan, errealitatea eta fikzioa elkartu egiten dira, bizitza eta heriotza gauza bera direla ulertzeko.
Ezpainetan irribarre betierekoarekin , Isaacen abenturak zinema mutuaren xarmari eta freskotasunari eusten dio, baina ez haren xalotasun bereizgarriari. Oliveira, Deabruak berak bezala, gehiago daki zaharra izateagatik deabrua izateagatik baino. Bera bezala dibertitzen da, argazkilari zorigaiztoa txotxongiloa balitz bezala maneiatzen.
El extraño caso de Angélica (Portugal, 2010)
Zuzendaritza eta gidoia: Manoel de Oliveira
Argazkilaritza: Sabine Lancelin (K)
Interpreteak: Pilar López de Ayala, Ricardo Trepa, Filipe Vargas, Leonor Silveira, Luis Miguel Cintra, Ana Maria Magalhâes.
Iraupena: 97 m
Hizkuntza: J.B. portugesez; azpitituluak gazteleraz.
Maiatzaren 19a, osteguna, 19:00 o.
Ateneoak aurkezten du... Francisca
Maiatzaren 26a, osteguna, 19:30 o.
Foco Punto de Vista: Visita o recuerdos y confesiones