Perun iraultza gastronomiko bat garatzen ari da. Bere armada: sukaldaritza ikasten ari diren milaka ikasle. Bere liderra: Gaston Acurio chef perutarra. Bere armak: etnien fusioaz beteriko mendeak.
De Ollas y Sueños dokumentalean, Ernesto Cabellos zuzendari perutar ezagunak bere herrialdeko sukaldaritza ikusgarria aurkezten du eta ondoko galdera planteatzen du: nazio batek bere sukaldaritzan irudikatua egon al daiteke? Dokumental honek Peruko kostaldeko, mendiko eta oihaneko sukaldeetan zehar bidaiatuko du, baita Parisen, Londresen, Amsterdamen eta Nueva Yorken erbesteratutako komunitate perutarretan ere, erantzunen bila.