Nafarroako Filmotekako hedapen-arloak Otsagabiako Zinema eta Ingurumen Zikloaren hurrengo edizioan parte hartuko du. Ziklo hori Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak antolatu du, eta Nafarroako filmen programazio bat izango du, zuzendarietako batzuen presentzia barne.
Zikloa abenduaren 5, 6 eta 7an izango da eta hauek dira programatutako filmak: Gure Lurra, Gure Etorkizuna (Helena Bengoetxea, 2011), Urpean Lurra (Maddi Barber, 2019) eta Bulit escucha a la naturaleza (Mikel Urmeneta eta Juanjo Elordi, 2021) eta Urak aske (Bego Zubia, 2022), hurrenez hurren.
Proiekzioak Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroan izango dira arratsaldeko 18: 00etan eta Helena Bengoetxeak eta Bego Zubiak euren lanak aurkeztuko dituzte. Sarrera doakoa da lekua bete arte.