Zineman eta diseinu grafikoan bideak paraleloan doaz. Bata bestearen aurrerapenetatik elikatzen da hasieratik. Mugimenduan dagoen irudiaren potentzia bisualak ikuslearengan inpaktua eragitea bilatzen du, kreditu-tituluen hedapenaren hondoa den irekiera-eszena beretik. Hauek, batzuetan, garatuko den narrazio filmikoaren laburpen bat izatera iristen dira. Pelikulak irekitzen dituzten kreditu-tituluak, askotan, antzezle protagonistak nabarmentzeko informazioa izan dira, baita atal garrantzitsuen arduradunen akreditazioa ere, hala nola: gidoia, ekoizpena, zuzendaritza, muntaia, argazkia, musika, etab. Batzuetan, kreditu-tituluak diseinu bikainaren xede izan dira eta, kasurik onenean, artelan txikiak dira.