Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Ikuspuntu Jaialdiari begira

Azaroaren 30a, osteguna
20:00 O.

Divine Horsemen: The Living Gods of Haiti (Alemania, 1985)
 Maya Deren zinemagile esperimentalak 1947 eta 1954 urte bitartean egindako dokumentala da honako hau.- Dantza eta Haitiko budu posesioaren inguruko gaiak jorratzen ditu. 1981ean, Deren hil eta 20 urtera, bere hirugarren senarrak, Teiji Ito-k (1935-1982) eta une hartan zeukan emazteak Cherel Winett Ito-k (1947-1999), Derenen obra osatu zuten. Rada eta Petron egindako erritoetako dantza eta gorputzak agertzen dira dokumentalaren irudi gehienetan.

 Dantza, argazkigintza eta zinema ikasi zuen Derenek. Hasiera batean, Guggenheimen bitartez eskuratu zuen beka baten harira joan zen Haitira, budu zeremonia batean egiten diren dantzak filmatzea helburu zuela. Edonola ere, konpromiso pertsonala hartu zuen buduarekin eta horrek arazoak eman zizkion bekaren osotasuna jasotzeko. Arazo horiek direla medio, ezin izan zuen proiektua amaitu, baina urte guzti horietan irudi bikainak eta persona askorendako eskuraezinak direnak grabatzea lortu zuen.

 
Trypps #6 Malobi (EEBB, 2009)
 Surinameko Maroon de Malobi eskualdean (Amerikako Hegoaldea) eta hartualdi bakar baten bidez grabatu zen pelikula hau. Jean Rouchen obra klasiko baten bertsio garaikide eta harrigarria eskaintzen du.
 
Ekuatorean Halloween da eta herri honetako biztanleek erabaki dute egunean zehar ospatuko dutela festa…
Divine Horsemen: The Living Gods of Haiti (Alemania, 1985)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Maya Deren, Cherel Ito, Teiji Ito
Argazkia: Maya Deren (ZetaB)
Musika: Teiji Ito
Muntaia: Cherel Ito
Hizkuntza: J. B. ingeleraz, gaztelaniazko azpitutuluekn
Iraupena: 52 minutu
 
Trypps #6 Malobi (EEBB, 2009)
 
Errealizazioa: Ben Russell
Hizkuntza: J.B., dialogorik gabea.
iraupena: 12 minutu.
Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información